1. elkarrizketa
BOST GEHI BI TALDEA (Asier, Haizea, Imara, Iratxe, Julen, Nagore eta Keltze).
1.SARIA
• Izena eman eta casting-ean zuen ikuskizuna aurkeztu zenuten, zer moduzkoa izan zen esperientzia?
Esperientzia ona izan zen, gazteak esperientzia berbera bizitzera gonbidatuko genituzke.
• Zelan izan zenuten Izarren Distira lehiaketaren berri?
Antolatzaileak casting-aren eta galaren berri ematera etorri zitzaizkigun ikastolara. Detaile guztiak azaldu zizkiguten.
• Finalistok Andres Isasi Musika Eskolan entsegua burutu zenuten, saria eskuratzeko esperantzarik ba al zeneukaten?
Ez dugu inoiz horrelako saririk jaso, beraz esperientzia oso ona izan zen.
• Gala eguna iritsi, eta aretoa beterik. Epaile famatuak, DJa, Nerea Alias aurkezle, eta zuek zuen txandaren zain. Momentuko sentimenduak deskribatzerik bai?
Sentimendurik nagusienak urduritasuna eta beldurra izan ziren. Txarto egingo genuen beldur ginen eta.
• Nerea Aliasek zuen taldeak saria eskuratu zuela jakitean, zelan erreakzionatu zenuten?
Lasaitasuna eta poztasuna gehien bat. Nork esango luke horrelako programa bateko lehen saria lortuko genuenik…
• Senide eta lagunekin ospatu al zenuten?
Noski baietz.
• Zer esango zeniekete parte hartzekotan dabiltzan gazteei?
Ez dezatela bi aldiz pentsatu, aurkeztu daitezela. Ez dute zer galtzerik eta bai irabazterik.
• Zer suposatu izan du zuentzat Izarren Distira sarituak izateak?
Zerbait irabazteko gai garela.

2. elkarrizketa
ESPERANTZARIK GABE TALDEA (Ainhoa, Haizea, Jon, Katalin, Miren eta Peru).
1.SARIA
• Izena eman eta casting-ean zuen ikuskizuna aurkeztu zenuten, zer moduzkoa izan zen esperientzia?
Oso ona, espero baina hobea.
• Zelan izan zenuten Izarren Distira lehiaketaren berri?
Ikastolara Izarren Distira lehiaketa aurkeztera etorri ziren bi neskei esker.
• Finalistok Andres Isasi Musika Eskolan entsegua burutu zenuten, saria eskuratzeko esperantzarik ba al zeneukaten?
Finalera pasatuko ginela espero genuen, baina irabaziko genuen ala ez, pentsatu ere ez genuen egin.
• Gala eguna iritsi, eta aretoa beterik. Epaile famatuak, DJa, Nerea Alias aurkezle, eta zuek zuen txandaren zain. Momentuko sentimenduak deskribatzerik bai?
Hasieran urduri geunden hainbeste jende ikusita, baina antzezterako momentuan lasai-lasai atera ginen.
• Nerea Aliasek zuen taldeak saria eskuratu zuela jakitean, zelan erreakzionatu zenuten?
Asko poztu gintuen, sei taldetatik gu irabazleetako bat ginelako.
• Senide eta lagunekin ospatu al zenuten?
Gala bukaeran "merendolatxo" bat egon zen partaide guztiontzat.
• Zer esango zeniekete parte hartzekotan dabiltzan gazteei?
Lehiaketara aurkeztea merezi duela eta nahiz eta ez irabazi, dibertitu egiten zarela.
• Zer suposatu izan du zuentzat Izarren Distira sarituak izateak?
Asko.