Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

IZARREN DISTIRA Egizu dakizuna!

28/10/2009 GMT 1

Iazko irabazleei elkarrizketa!

izarrendistira @ 12:21

3. elkarrizketa

AZKEN OIHUA TALDEA (Ainhoa, Begoña, Iratxe, Irati, Julene eta Olatz).

2.SARIA

Izena eman eta casting-ean zuen ikuskizuna aurkeztu zenuten, zer moduzkoa izan zen esperientzia?
Casting-era joateko kaletik mozorrotuta joan ginen lotsa kentzeko asmoz, baina ez zuen efekturik izan.

Zelan izan zenuten Izarren Distira lehiaketaren berri?
Ikastolan aurkeztu ziguten.

Finalistok Andres Isasi Musika Eskolan entsegua burutu zenuten, saria eskuratzeko esperantzarik ba al zeneukaten?
Ez genuen espero, gu dibertitzeko asmoz joan ginen, gainera lehiakideen maila oso altua zen.

Gala eguna iritsi, eta aretoa beterik. Epaile famatuak, DJa, Nerea Alias aurkezle, eta zuek zuen txandaren zain. Momentuko sentimenduak deskribatzerik bai?
Oso urduri geunden, bihotzeko taupadak arindu zitzaizkigun.

Nerea Aliasek zuen taldeak saria eskuratu zuela jakitean, zelan erreakzionatu zenuten?
Benetan harriturik geratu ginen.

Senide eta lagunekin ospatu al zenuten?
Egia esan ez. Gurasoek prestatutako afariarekin konformatu ginen.

Zer esango zeniekete parte hartzekotan dabiltzan gazteei?
Animo! Esperientzia berriei ekiteko prest?

Zer suposatu izan du zuentzat Izarren Distira sarituak izateak?
Ez du gauza handirik suposatu. Gure bizitzek aurrera berdin jarraitu dute, baina esperientzia berri batekin.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!